martes, 31 de marzo de 2020

ETXEAN JOLASTEN

Kaixo lagunak!

Badira dagoeneko aste bi eskolara joan ezin eta etxean geratu behar dugula. Baina alai eta indartsu ikusten zaituztet. Pozten naiz!!! Gainera lan zoragarriak egiten ari zarete.

ZUEK BAI ARTISTAK!!!





ANIMATU ETA SEGI BIDALTZEN ZUEN ARGAZKIAK!!

martes, 24 de marzo de 2020

INAUTERIAK


Aurten "Natura koloretan" izan da eskolako gaia eta guri kolore gorria tokatu zaigu. Ze dotore marrubi, sandia, sagar, marigorringo, karramarro, olagarro eta dinosauroak!!!!








GABA BALTZA

Guk ere gaba baltza ospatu dugu. Lagun batuk kolore eta tamaina ezberdinetako kalabazak ekarri dituzte gelara. 





Gogor-gogorrak dira baina denon artean kalabaza moztu eta hustu dugu.



 Gero begiak eta ahoa egin eta barruan kandela bat jarri diogu..


Azkenean liburutegira eraman dugu eta beste gelakoek egindakoekin batera jarri dugu. Argiak itzali eta........pixkat beldiurgarria da!





lunes, 23 de marzo de 2020

HOSTO BILA

Eskola inguruan hostoak batzen ibili gara.Udazken koloreak behatu ditugu, orbelarekin jolastu... 

Hostoekin sailkapenak egin ditugu eta denon artean udazkeneko basoa margoztu dugu









KAIXO! AZKENEAN HELDU GARA BLOGERA ERE!